XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alderdiek ere baietz uste dugu guk: Alderdiok, beren izatez berez, Estatu aparatu izateko bokazio dutelako.

Beraz, ez dugu onartzen Estatuaren eta Alderdiaren berezkuntza leninista: Estatua neutral erlijioari buruz; Alderdia deliberatuki erlijioaren etsai.

Praksiak berak gezurtatu duelako berezkuntza horren balioa.

Baina katolizismo euskaldunak bere hierarkiaz, organizazioz eta aparatuz antolaturiko gizarte talde den neurrian bai pertsonen aldetik eta bai materialki, katolizismo espainolaren parte egiten du.

Alderdi politiko euskaldunek, horregatik, Elizarekin tratatzen dutenean, eta tratuetan esku hartzen duten pertsonen grazia eta xarma gora-behera, Euskal Herriko Eliza espainolarekin tratatzen dute: alegia, euskal politikari eta herriari batere axola ez zaizkion mila interes eta konpromiso eta obligazio duen erakunde batekin.

Horiek Eliza lotzen eta obligatzen badute, euskal politikaz ez dauka zergatik horrekin kontsideraziorik izan.

Hauk ez dira kontsiderazio abstrakto hutsak.

Lehenengo, egunoroko errealitateak dira, euskal Elizak Apezpiku Konferentzia propiorik ere ez duen artean.

Gero, historiak zerbait irakasten digu erakunde katoliko horren espainolismo amorratuaz.

Euskal Elizak ez duela paper txarra egin historian, esaten badugu, batez ere apez xumeengatik da.

Erakundeaz, Hierarkia goenaz bereberki, nekez esan liteke beste horrenbeste.

Euskal Elizak beti Hierarkia arrotza izan du; interes arrotzen ordezkari eta tresna izan da Euskal Herrian.

Euskal Eliz Hierarkiaren historia, euskal interesen kontrako borrokaren edo resistentziaren historia da: hasi karlobingiarrekin Iparraldean eta Eliza toledanoaz Hegoaldean eta 36-ak ezarri zuen Eliz Gobernadore Hierarkiaraino.

Hoberenak berak Mateo Mugika ez dira oso paper anbiguo eta tristeetatik pasa.

Okerrenak apenas izan dira hobe, propio hortarakoxe zeuden errepresio indarrak berak baino.